Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi, asteburuko kontzertuen artean
Musikaz lepo dator ekaineko bigarren asteburua. Besteak beste, Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.
Ostirala
Bergaran, Ekinez Jaialdiaren lehen edizioa abiatuko dute. 18:00etatik aurrera, Pubic Enemy, No Limits, Streetwise, Unidad Alavesa, Rotten XIII, Dinamita, Kaleko Urdangak, Azken Sustraiak eta Barne Guda taldeak oholtza gainean ikusteko aukera izango da. Sarrerak salgai daude, 20 euroren truke.
Andoainen ere izango da zer entzun eta dantzatu. Nafarroa Plazan, Andoaingo Rock Jaialdiaren XIV. edizioa ospatuko da, 18:00etatik 00:50era bitartean. Sarrera doakoa da eta, besteak beste, El Drogas, Gailu eta Parlor Snakes bandak arituko dira oholtza gainean.
Igorren, Galazota arratiar rock bandak eta Gozategi erromeriak itxiko dute jaietako lehen asteburua, 22:00etatik aurrera.