Lola Indigo, Sofia Ellar, Idoia eta Marlena ere Donostia Festibalean izango dira
Irailaren 16tik 18ra ospatuko da aurtengo edizioa, Donostiako Hipodromoan. Bonuak salgai daude dagoeneko eta eguneko sarrerak ekainaren 6an izango dira eskuragarri.
Lola Indigo. Argazkia: @lolaindigo
Donostia Festibalak lau izen berri iragarri ditu 2022ko ediziorako: Lola Indigo, Sofia Ellar, Idoia eta Marlena ere Hipodromoko oholtzara igoko dira, aurretik iragarritako artistekin batera.
Artista berriak ezagutzera emateaz gain, musikari bakoitza zein egunetan arituko den argitu dute. Hala, ostiralean Lola Indigo, Nil Moliner, MARLON, Stay Homas, Nøgen, Bengo eta Andrea Santiagok osatuko dute kartela.
Larunbatean, Melendi, Sofia Ellar, Marlena, Idoia, Veintiuno, Arnau Griso eta Bulegok eskainiko dituzte zuzenekoak.