Huntzak Biarritz Olympiquen denboraldiko azken partidan joko du eta Gaztean sarrerak lortu ditzakezu
Maiatzaren 21ean, Biarritz Olympique Pays Basque errugbi taldeak aurtengo denboraldia itxiko du, l'ASM Clermont Auvergneren kontrako partidarekin, Biarritzeko Aguilera estadioan.
Kirol jardunaldiaz gain, festa galanta izango da larunbatekoa.
Eguerditik hasita, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Biarritzen. 14:30ean, The Giggles talde lapurtarraren txanda izango da. Partida bukatu ostean (20:30), Ibiliz taldeak eskainiko du zuzenekoa.
Azkenik, egunari amaiera borobila emateko, Huntza zuzenean ikusteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera.
Nola lortu sarrerak?
Larunbatean Biarritzera joateko aitzakia behar baduzu, Gazteak sei gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu asteon "Dida!" eta "GU" saioetan eta Instagramen.
Gonbidapenarekin, Biarritz Olympique Pays Basque eta Clermonten arteko partidarako (17:15) eta geroko kontzertuetarako sarbidea izango duzu.