Asteko berriak: Bad Bunny, Cariño, Guitarricadelafuente, Arcade Fire eta Benizze
Ostiralarekin batera, nazioarteko zein bertako hainbat artistek musika berria atera dute.
Cariño. Argazkia: taldearen diskoaren azala
Musika estreinaldiz josita hasi dugu maiatza: Bad Bunnyk, Cariño taldeak, Guitarricadelafuentek eta Sigridek disko berriak atera dituzte aste bukaera honetan.
"Un Verano Sin Ti" da Bad Bunnyren azken lan luzearen izenburua. Puerto Ricoko artistak 23 abestiz osatu du bere laugarren lan luzea, bi urteko isilunearen ostean. Bertan, Chencho Corleone, Jhay Cortez, Tony Dize, Bomba Stereo, The Marías, Rauw Alejandro eta Buscabullarekin egindako elkarlanak aurki daitezke.
Estatu mailan, Cariño talde madrildarrak "Cariño" izeneko diskoa plazaratu du gaur. Bandaren bigarren lan luzea aurkeztu aurretik, Coachella jaialdian jotzeko aukera izan du hirukoteak.