Bueltan da “Yoko Ona”, kolaboratzaile eta gonbidatuekin
Edukiz lepo dator Gaztearen bideopodcasteko bigarren denboraldia. “Yoko Ona” asteartero izango da ikusgai, Gaztearen YouTube kanalean eta eitb.eus-en.
Lore Nekane Billelabeitia, Zuriñe Hidalgo, Ainhoa Vitoria eta Olatz Salvador. Argazkia: EITB Media
Dagoeneko estreinatu dugu "Yoko Ona" bideopodcastaren bigarren denboraldia. Oraingo honetan, Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador ez datoz bakarrik; izan ere, astero gonbidatu berri bat ekarriko dute Gaztearen platora.
Ahizpatasunaz, hilekoaz, adinaren zamaz eta kultura prekarioaz arituko dira saioko hiru kideak eta gonbidatuak. Zuriñe Hidalgo musikaria izango da lehen gonbidatua. Hurrengo ataletan, besteak beste, Kattalin Barcena J Martina taldeko kidea eta Aitziber Garmendia aktorea pasatuko dira bertatik.
Gainera, bigarren denboraldiko berrikuntza gisa, Andrea Aramburu Gazteako esatariak astero kolaboratuko du "Yoko Ona"n, euskal emakume sortzaileen proiektuak aurkezten.