Gazteak 70.000 laguneko audientzia lortu du EGMren neurketan, aurrekoan baino 3.000 gehiago
400.000 entzulek baino gehiagok egin dute bat EITB Taldeko irratiekin.
Irratia. Artxiboko irudia
Estudio General de Mediosen (EGM) azken neurketaren arabera, astelehenetik ostiralera, 70.000 entzulek egin duzue bat Gaztearekin. 2021eko azken neurketarekin alderatuta, hobetu egin dira datuak, 3.000 lagun gehiago izan baitira irratiaren beste aldean.
Euskadi Irratiak azken hamarkadako erregistrorik onenetakoa bereganatu du, 115.000 entzule lortu baititu astelehenetik ostiralera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta eragin esparruan.
EITB Taldeko irratiek, orotara, 402.000 laguneko audientzia lortu dute. Horrela, 2021eko azken neurketarekin alderatuta, hobetu egin dira datuak, orduan 385.000 entzule izan baitzituzten.