ZEID Festera joan nahiduzu? Oraindik baduzu aukera: 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Gaztean
Jaialdiak “sarrerarik gabe” kartela eskegi duen arren, Gaztean hainbat gonbidapen gorde ditugu, entzuleen artean banatzeko.
ZEID Fest
ZETAKek antolatutako Zeinen Ederra Izango Den Festibalerako sarrerak agortuta, Gazteak apirilaren 2an Barakaldoko BEC!en egoteko aukera eman nahi dizu. Horregatik, 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu "Dida!", "GU", gure Instagram profilean eta webgunean.
Webguneko zozketan parte hartzeko, egin klik hemen.
Sarreren irabazleek, 20 kontzertuez gozatzeaz gai, Gazteak egun horretarako prestatutako saio berezian egoteko aukera izango dute. 18:00etatik 20:00etara bitartean, guretik pasatuko dira ZEID Festeko karteleko artistak, publikoa eta Gazteako hainbat aurpegi ezagun. Kontzertuen zuzeneko seinalea ere izango dugu, eta saioa streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.