Paulo Londraren itzulera: 15 milioi ikustalditik gora, abesti berria estreinatu eta 10 ordura
Rap musikari argentinarrak abesti berria atera du, bi urtetik gorako isilunearen ostean. “Plan A” da publikatu berri duen singlea.
Paulo Londra. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia
Paulo Londra argentinar rap musikaria bueltan da, bi urtetik gorako isilunearen ostean. "Plan A" da atera berri duen singlea, eta YouTuben daramatzan 10 orduetan 15.300.000 ikustalditik gora izan ditu.
2017an, 19 urterekin, murgildu zen Londra musika urbanoaren munduan. Big Ligas diskoetxeko Kristo eta Daniel Oviedo ekoizle ezagunekin hasi zen lanean, Kolonbian. Urtebete geroago, bi produktoreekin arazoak izan zituen. Hainbat kontratu sinatzera behartu eta diruaren portzentaje handiegia eraman zutela salatu zuen artistak.