'Hentai': hitzaren esanahia eta Rosaliaren azkenak piztu duen polemika
Kataluniar artistak "Motomami" diskoko single berria argitaratu berri du. Abestiaren aurrerapenarekin gertatu zen bezala, bideoklipeko irudiek sare sozialak harrotu dituzte.
Rosalia, "Hentai"ren bideoklipean. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Rosaliak Hentai izeneko abestia, "Motomami" disko berriko singleetako bat, publikatu berri du. Kantarekin batera, dagoeneko ikusgai dago Mitch Ryan zinemagileak zuzendutako bideoklipa.
Hentai hitz japoniarra da, "ezohiko" esan nahi duena. Baina ez da berbak duen adiera bakarra; izan ere, animearen munduan "perbertitu" kategoria izendatzeko erabiltzen da. Hentaia helduentzako manga genero pornografikoa da. Kategoria honetako marrazki bizidunetan sexu harreman esplizitu eta ezohikoak dira nagusi, baita parafilia sexualak ere.
Helduentzako edukiak diren aldetik, hentai animea bideo plataformetan eta bideo-jokoetan ikus daiteke, eta ez da telebistan emititzen.