Sareetan ikusia: Pello Reparazen look berria eta Bomba Estereorekin kolaborazioa?

ZETAK taldeak azken orduetan Instagramen publikatutakoaren arabera, talde nafarraren eta Bomba Estereo kolonbiarren arteko elkarlanaz gozatzeko aukera izango dugu laster.
Pello Reparaz eta Li Saumet
Pello Reparaz eta Li Saumet. Argazkia: @zetak_org

Pello Reparazek ilearen kolorea aldatu du eta horrek gauza bakarra esan dezake: proiektu berriak datozela.

ZETAKen Instagram profilean ikusi dugunez, Bomba Estereoko kideekin izan dira azken orduetan. Frutaz inguratuta, bazkaltzen eta auto bidaian ikusi ditugu Reparaz eta kolonbiar taldeko Li Saumet.

Li Saumet eta Pello Reparaz

Oraindik datuak falta zaizkigun arren, "La Vida es de Verdad" esaldia idatzi dute publikazioan. Hori izango ote da elkarlanaren izena? Momentuz, ZETAKen webguneari eta sare sozialei adi egoteko deialdia egin du Reparazek.