Luna Ki ere izango da Zeinen Ederra Izango Den Festen
Jaialdia apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Luna Kirekin batera, Tanxugueiras, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo eta Sua izango dira oholtza gainean.
Luna Ki. Argazkia: @lunaki69
ZEID Fest (Zeinen Ederra Izango Den Fest) apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Kartelean, iragarri berri duten Luna Ki, Tanxugueiras, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Adrianna Gaultier, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Sua.
Musikaren munduan urteak daramatzan arren, Luna Kiren ospea erabat puztu da azken hilabeteetan. Izan ere, Benidorm Festen lehiatzeko sailkatu zen artista, baina ez zen iritsi lehiaketako oholtzan abestera. Hautagaitza aurkeztu eta gutxira, lehiaketatik aldendu behar izan zuen Eurovisionek ez duelako Autotunea (ahotsa eraldatzeko programa informatikoa) baimentzen.
ZEID Festeko sarrerak salgai daude jada, hemen. 28 euro balio dute online eskuratuz gero, eta 35 bertan erosita.