Badatoz inauteriak: azken orduan egin daitezkeen bost mozorro pop
Ezetz zirudien arren, aurten inauteriak ospatzeko aukera izango dugu Euskal Herrian. Mozorroa azken unerako uzten duzun horietakoa bazara, hona Gaztearen proposamenak.
Cadizeko Errege Eguneko desfileko hartzak. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Bi urteren ostean, bueltatu dira inauteriak Euskal Herrira. Astebururako mozorro bila gabiltzan honetan, euskal pop kulturako hainbat erreferente bildu eta honako proposamena egin nahi dizu Gazteak.
Kai Nakai
Arabar artistaren estilo bereziak mozorrorako ematen du. Kai Nakairen mozorroa erraza eta erosoa da. Etxetik duzun txandala jantzi eta kolore bizidun osagarriak gehitu. Makillajea eta orrazkera izan daitezke zailtasun bakarrak. Gure gomendioa: sartu YouTuben eta bilatu eyeliner tutorialak.
Merina Gris
Talde mozorroak nahiago badituzu, Merina Gris aukera ona izan daiteke. Hau ere erosoa eta beroa. Beste bi lagunekin elkartu, jantzi txanodun jertsea eta lortu aurpegia estaltzeko betaurreko edo kortina bat.