Rikki DJ mutrikuarra, Tomorrowland jaialdia zapalduko duen lehen euskalduna

Bederatzi urte daramatza DJ gisa trebatzen, eta aurten izango du bere "bizitzako aukera", munduko musika elektroniko jaialdirik handienean
Rikki
Rikki. Argazkia: @rikkimusic

Tomorrowlandeko kartela iragarri zutenetik, gonbidapen interesgarriak jaso ditu. Besteak beste, Erresuma Batura eta Mexikora joateko proposamenak jaso ditu. Bigarrenari baiezkoa esan eta duela bi aste bueltatu da Euskal Herrira, "esperientzia itzela" bizi ostean.Uda honetan izango du Rikkik ametsa guzatzeko aukera, bi urtez Tomorrowlanden ikusle gisa egon ostean. Eta ez du bakarrik egingo; izan ere, inoizko ediziorik handiena iragarri dute aurten: hiru asteburu eta 700 artistatik gorako programazioa. Horien artean izango dira Martin Garrix, Dimitri Vegas and Like Mike, Armin van Buuren, Lost Frequencies eta Paul Kalkbrenner, Eric Prydz, Diplo, Mayor Lazer, Amelie Lens eta Robin Schulz nazioarteko artista sonatuak.