Adele, andre eta jabe 2022ko BRIT sarietan
Londreseko musikariak diskorik onenaren, abestirik onenaren eta artista onenaren garaikurrak eskuratu ditu 2022ko BRIT Awards sari banaketan.
Adele, BRIT sarietan. Argazkia: EFE
Bart ospatu da BRIT Awards sari banaketa, Londreseko O2 Arenan. 4.000 pertsonaz inguratuta, Adele artista izan da gaueko izarra, banaketako hiru sari handiak eskuratuta. Album onenaren ("30" diskoa), artista onenaren eta abesti onenaren (Easy On My) garaikurrak dagoeneko zituenei gehituta, BRIT sari gehien dituen bigarren artista izatera pasatu da Adele, Robbie Williamsen atzetik.
Britainiar musikariak berak I Drink Winen zuzeneko bertsio hunkigarria eskaini du sari banaketan.
Rock alternatiboko diskorik onenaren garaikurra Sam Fenderrek eraman du, "Deezer Sessions" diskoagatik. Gainera, Newcastlego musikariaren zuzenekoa gaueko txalotuenetarikoa izan da.