Aiman Jr eta Omar Montesen “Vida loca”: Bilbon grabatu dute eta ia milioi erdi ikustaldi izan ditu 3 egunean
Aiman JR bilbotar musikariak “Vida loca” abestiaren bideoklipa estreinatu berri du. Omar Montesekin egindako kolaborazioak 450.000 ikustaldi izan ditu YouTuben, 72 orduan.
"Vida loca"ren bideoklipa. YouTubeko bideotik ateratako irudia
Aiman JR artistak Vida loca abestia publikatu berri du, Omar Montes espainiar musikari ospetsuarekin. YouTubeko joeren zortzigarren postuan dago bideoklipa, eta 450.000 ikustalditik gora izan ditu azken hiru egunetan.
Vida locaren bideoa grabatzeko Bilbo aukeratu dute bi musikariek. Zehazki, Otxarkoaga auzoa izan da bideokliparen lokalizazio nagusia. Kalean grabatutako irudiak oholtza gainekoekin uztartu dituzte, Uri! bilbotar bideogileak zuzendutako lanean.
Zure interesekoa izan daiteke: Nor da Aiman Jr?