Emoaren itzulera: My Chemical Romance, Paramore eta Avril Lavigne, When We Were Young jaialdian
2000ko hamarkadan nazioarteko arrakasta izan zuten emo-pop taldeak bilduko ditu festibalak. Urriaren 22an izango da, Las Vegasen.
Paramore. Argazkia: @lindseybyrnes
When We Were Young festibalaren lehen edizioak 2000ko hamarkadako emo-pop talde ezagunenak bilduko ditu, 2022ko urriaren 22an Las Vegasen (AEB) egingo den jaialdi erraldoian. My Chemical Romance eta Paramore dira kartelburuak, baina ez izen garrantzitsu bakarrak: Avril Lavigne, Bright Eyes, Wolf Alice eta AFI taldeak ere bertan izango dira, beste askoren artean.
Jaialdiaren izaera nostalgikotik haratago, TikToken ezagun egun diren pop-punk taldeei ere aukera emango die When We Were Youngek. Bertan izango dira Meet Me @ the Altar, Lil Huddy eta Nessa Barrett, besteak beste.