“Baby Shark Dance” abestiak YouTubeko bideo ikusienaren errekorra hautsi du
Pinkfongen kantak 10.007.178.934 bisita izan ditu 2016tik, YouTuberen orain arteko marka guztiak apurtuta.
"Baby Shark Dance", YouTuben
Baby Shark Dance haurrentzako abestiak YouTubeko musika bideoen errekorra hautsi du, 10.007.178.934 ikustaldirekin. Hala, orain arte lehen postuan zegoen Luis Fonsiren Despacitoren bideoklipa aurreratu du.
Musika bideorik ikusiena izateaz gain, haurrentzako bideoen kategorian ere marka apurtu du Pinkfongen (Hego Korea) kantak. 2016ko ekainaren 18an igo zuten bideoa YouTubera eta, ordutik, birala bilakatu da.