Eider Saezek Nøgen taldea utzi du

Lau urteko ibilbidearen ostean, Eider Saez abeslariak taldea uztea erabaki du. Hala ere, Nøgenek bere bidea jarraituko duela jakinarazi du.
Eider Saez
Eider Saez. Argazkia: EITB Media

Banda donostiarraren unerik gozoenak bizi izan ditu Saezek. Besteak beste, "Under Alt" eta "Liv til døden" diskoen arrakastaz, ehunka kontzertuz eta publikoaren berotasunaz gozatzeko aukera izan du.