Izaro, Pinpilinpussies eta Ibil Bedi, asteburuko kontzertuen artean
Kontzertuz lepo dator urriko azken asteburu luze hau. Besteak beste, Izaro, Pinpilinpussies, Lukiek eta Ibil Bedik zuzenekoak eskainiko dituzte.
Ostirala
Azkoitiko Matadeixen, 20:00etan Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira. Bergarako gaztetxean, ostera, Rodeo eta Bizarro taldeak arituko dira, 22:00etatik aurrera.
Arima eta Abere taldeek Oñatiko Antixena gaztetxean joko dute, 22:00etan. Legorretako plazan, 23:30etik aurrera, Kinada, Libertad Condicional eta DJ Kraken arituko dira.
Larunbata
Anarik Ugaoko Jane jauregiko ganbaran joko du, 19:00etatik aurrera; eta, Jon Basagurenek, Ondarroako Apallu tabernan (23:00).
Gernikako Iparragirre Rock aretoan, 20:0etatik aurrera, Tatxers eta Pinpilinpussies izango dira ikusgai. Beste alde batetik, Izarok Durangoko Landako gunean joko du, 22:00etan.
Ibil Bedi taldea Lesakako Harriondo kultur etxean izango da (20:00); eta, Iheskide, Leherkaitz, Errietan eta Stepi Selektah-k Azpeitiko Frontoi Txikia musikaz beteko dute, 18:30etik aurrera.