Donostia Festibaleko kontzertuak, zuzenean, Gaztearen eskutik
Donostia Festibalaren hamargarren urteurrenean, covid-19aren kontrako segurtasun neurriei egokitutako edizioa prestatu dute. Kase O zaragozar rap musikariak, Lagrimas de Sangre kataluniarrek eta Los Chikos del Maiz balentziarrek, besteak beste, musika urbanoz beteko dute Anoetako Belodromoa.
Ateak 17:30ean irekiko dituzte eta 18:00etan hasiko da jaialdia, J. Largoren kontzertuarekin. Ordutik aurrera, Gaztearen webgunean jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez.
Bertan, emanaldi guztiak izango dira ikusgai, Kase O-rena salbu. Gainera, festibalaren aurtengo edizioa Nahieran izango da ikusgai, asteburutik aurrera.
Zuzeneko emisioaz gain, ekitaldiari jarraipen berezia egingo diogu Gaztearen sare sozialetan.
Kontzertuak, orduka
18:00 J. Largo
18:35 Aigory
19:15 SIMONA
20:10 Lagrimas de Sangre
21:30 Los Chikos Del Maiz
23:10 Kase O Jazz Magnetism