Agortu egin dira Rigoberta Bandini Donostian ikusteko sarrerak
Hitzordua urriaren 9an izango da, Donostiako Kursaalen, Gaztearen eskutik.
Rigoberta Bandini
Edukiera handituta, Rigoberta Bandinik Donostian emango duen kontzerturako sarrera gehiago atera zituen Kursaalek, eta agortu egin dira dagoeneko. Emankizuna urriaren 9an izango da, Gaztearen eskutik, Bizi EITB ekimenaren baitan.
Erosi hemen sarrerak
Kontzertua iragarri zenean, egun bakarrean amaitu ziren sarrerak; izan ere, gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa da Bartzelonako artista, eta "A ver qué pasa", "Perra" eta "Too many drugs" abestiak etengabe entzun ditugu azken hilabeteotan.
Publizitatea
X