Bulegoren "Bueltan da" abestia TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokira iritsi da
TOP GAZTEA zerrendaren lehen hamar tokietan sailkatu diren abestien errepasoa egingo dugu jarraian Gaztean. Bulegoren "Bueltan Da" kantuak lortu du lehen postuan kokatzea, entzuleen botoei esker. Astez aste indarra hartzen ari da Dua Liparen "Love Again", eta bigarren dago. Hirugarren, lehen postutik bi leku behera eginda, Zea Maysen "Adore" geratu da.
Zazpigarrenetik laugarrenera gora egin du Manneskinen "Beggin" piezak. Ondoren, Ed Sheeranen "Bad Habits" sailkatu da bosgarren, eta Rauw Alejandroren "Todo De Ti" seigarren.
Zazpigarren eta zortzigarren postuetan, Olivia Rodrigoren "Good 4 You" eta Huntzaren eta Doctor Pratsen "Haizeak" daude, hurrenez hurren.
Azkenik, Rigoberta Bandiniren "A ver qué pasa" eta Gatiburen "Egunero" kantuek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda.
1.- BULEGO: Bueltan Da
2.- DUA LIPA: Love Again
3.- ZEA MAYS: Adore
4.- MANNESKIN: Beggin
5.- ED SHEERAN: Bad Habits
6.- RAUW ALEJANDRO: Todo de ti
7.- OLIVIA RODRIGO: Good 4 You
8.- HUNTZA/DOCTOR PRATS: Haizeak
9.- RIGOBERTA BANDINI: A Ver Qué Pasa
10.- GATIBU: Egunero
Zerrenda osoa, hemen ikusgai.