Rauw Alejandrok lortu du TOP GAZTEA zerrendaren lehen postua

Hirugarrenari eutsi dio Zea Maysen "Adore" abestiak, eta hirugarrean geratu da Olivia Rodrigoren "Good 4 You", lehen tokitik bi postu galduta.
Rauw Alejandro
Rauw Alejandro

Aste honetan, Rauw Alejandroren "Todo de ti" arrakasta kokatu da TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokian, entzuleen botoei esker. Bigarrenari eutsi dio Zea Maysen "Adore" abestiak, eta, lehen tokitik bi behera eginda, Olivia Rodrigoren "Good 4 You" dago hirugarren.

Izaroren "Oso Blanco (Plata)" dago laugarren, Nikotinaren "Kondorraren Hegaldia" bosgarren, eta "25. Artikuloa" Idoiaren eta Eñaut Elorrietaren elkarlana seigarren.

Zazpigarren eta zortzigarren postuetan, joan den asteko pieza berberak daude: Imagine Dragonsen "Follow You" (7) eta Bulegoren "Bueltan Da" (8).

Azkenik, Huntzaren eta Doctor Pratsen "Haizeak" (9) eta Rigoberta Bandiniren "A Ver Qué Pasa" kantuek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda.

1.- RAUW ALEJANDRO: Todo de ti

2.- ZEA MAYS: Adore

3.- OLIVIA RODRIGO: Good 4 You

4.- IZARO: Oso Blanco (Plata)

5.- NIKOTINA: Kondorraren Hegaldia

6.- IDOIA/EÑAUT ELORRIETA: 25. Artikuloa

7.- IMAGINE DRAGONS: Follow You

8.- BULEGO: Bueltan Da

9.- HUNTZA/DOCTOR PRATS: Haizeak

10.- RIGOBERTA BANDINI: A Ver Qué Pasa

Zerrenda osoa, hemen ikusgai.