Zetaken eta Oques Grassesen "Hitzeman", TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokian

ETSren "Egingo Dugu Eztanda" geratu da bigarren. Alizzek eta Amaiak, berriz, hirugarrenari eutsi diote, "El Encuentro" abestiari esker.
Zetak
Zetak

Astez aste postuak irabazten joan eta gero, TOP GAZTEA zerrendaren lehen postura iritsi da Zetaken eta Oques Grassesen "Hitzeman" kolaborazioa. Horrenbestez, bigarrenera erori da ETSren "Egingo Dugu Eztanda" arrakasta. Hirugarren, podiuma osatuz, Alizzek eta Amaiak elkarlanean aurkeztutako "El Encuentro" dago.

Ondoren, Miley Cyrusen eta Dua Liparen "Prisoner" kokatu da laugarren; Olatz Salvadorren "Euria" bosgarren, eta Olivia Rodrigoren "Drivers License", seigarren, bederatzigarrenetik hori postu irabazita.

Gatiburen "Egurre Emon" dago zazpigarren, eta jarraian, hirugarrenetik zortzigarrenera egin du behera Maren bizkaitarraren "La Estación Espacial de Teruel" abestiak.

'Top 10'eko azken bi kantuak honako hauek dira: Ezpalaken "Hegan edo Hilik" (9) eta Chica Sobresaltoren "Fusión del Núcleo" (10).

1.- ZETAK ft. OQUES GRASSES: Hitzeman

2.- ETS: Egingo Dugu Eztanda 

3.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro 

4.- MILEY CYRUS ft. DUA LIPA: Prisoner   

5.- OLATZ SALVADOR: Euria

6.- OLIVIA RODRIGO: Drivers License

7.- GATIBU: Egurre Emon

8.- MAREN: La Estación Espacial de Teruel

9.- EZPALAK: Hegan edo Hilik

10.- CHICA SOBRESALTO: Fusión del Núcleo

Zerrenda osoa, hemen.