Zetaken "Hegan" abestiak Top Gaztea zerrendako lehen postuari eutsi dio

Bigarren eta hirugarren postuak ere joan den asteko berberak dira: Topic eta A7Sren "Breaking Me" eta ETSren "Zurekin Batera", hurrenez hurren.
Pello Reparaz
Lady Gaga, Ariana Grande

Zetakek Gaztearen 30. urteurrenerako sortutako "Hegan" abestiak jarraitzen du Top Gaztea zerrendako lehen postuan. Ondoren, entzuleen botoei esker, bigarren eta hirugarren lekuei eutsi die "Breaking Me" (Topic ft. A7S) eta "Zurekin Batera" (ETS) kantuek.

Laugarren dago Harry Styles, "Watermelon Sugar" proposamenarekin; bosgarren, berriz, Skakeitan, Sua eta Xsakara elkartu dituen "Apatia".

Gora egiten ari da, astez aste, Ava Maxen "Kings Queens", eta seigarren dago aste honetan. Bederatzigarrenetik zazpigarrenera gora egin du, bere aldetik, Sua taldearen "Hormak apurtzea" arrakastak.

Honako hiru abesti hauek itxiko dute lehen hamar sailkatuen zerrenda: Lady Gaga eta Ariana Granderen "Rain On Me" (8), Jonas Brothers eta Karol Gren "X" (9) eta The Weeknden "In Your Eyes".

1.- ZETAK: Hegan

2.- TOPIC ft. A7S: Breaking Me

3.- ETS: Zurekin Batera

4.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar 

5.- SKAKEITAN ft. SUA & XSAKARA: Apatia

6.- AVA MAX: Kings Queens

7.- SUA: Hormak apurtzea

8.- LADY GAGA ft. ARIANA GRANDE: Rain On Me 

9.- JONAS BROTHERS ft. KAROL G: X

10.- THE WEEKND: In Your Eyes

Zerrenda osoa, hemen.