ETSren "Zurekin Batera"k lortu du aste honetan Top Gaztearen gailurra

Bigarrenari eutsi dio Harry Stylesek, "Watermelon Sugar"en erritmoan. Eta Podiuma osatzen, Lady Gaga eta Ariana Grande ditugu, "Rain On Me" abestiari esker.
ETS, "Zurekin Batera"
ETS, "Zurekin Batera"

En Tol Sarmientok lortu du aste Top Gaztea zerrendako lehen postua, jarraitzaileen laguntzaz sortutako "Zurekin Batera" piezak lortutako botoei esker. Harry Stylesen "Watermelon Sugar" proposamena dago bigarren, eta hirugarren, Lady Gaga eta Ariana Granderen "Rain On Me". Ondoren, Nøgenen "Mila Aldiz" proposamena kokatu da laugarren, astez aste gora egiten ari baita. Bosgarren dago Topic eta A7 S musikariek sinatutako "Breaking Me", eta seigarren, Skakeitan, Sua eta Xsakara elkartu dituen "Apatia".

Entzuleen botoek zazpigarren tokian ipini dute Rosaliaren eta Travis Scotten "TKN". Azkenik, hiru kantu hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Jonas Brothers eta Karol Gren "X" (8), Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby" (9) eta Zetaken "Hegan" (10).

1.- ETS: Zurekin Batera 

2.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar 

3.- LADY GAGA ft. ARIANA GRANDE: Rain On Me 

4.- NØGEN: Mila Aldiz 

5.- TOPIC ft. A7 S: Breaking Me

6.- SKAKEITAN, SUA, XSAKARA: Apatia

7.- ROSALIA ft. TRAVIS SCOTT: TKN

8.- JONAS BROTHERS ft. KAROL G: X

9.- SURF MESA ft. EMILEE: I Love You Baby

10.- ZETAK: Hegan

Zerrenda osoa, hemen.