J Balvinek kolore gorria jarri dio Top Gaztearen gailurrari, "Rojo" arrakastarekin

Podiumeko bigarren lekuan geratu da Izaroren "Libre" eta hirugarrenari eutsi diote Skakeitanekoek, "Bi Minutu" proposamenarekin.
MTV VMA 209: J Balvin. EFE
J Balvin

Bi astez jarraian Top Gaztearen gorenean egon ostean, J Balvinen "Rojo"k hartu dio aurrea Izaro Andresen "Libre" abestiari. Bere aldetik, podiumeko hirugarren lekuari eustea lortu du Skakeitanen "Bi Minutu" kantuak. 

Jarraian, laugarrenean, Belako taldearen "Tie Me Up" abestia dago, beste aste batez, entzuleen botoei esker. Ondoren, joan den asteko gorakadarekin jarraituz, bosgarren dago Benne eta Gus D'Appertonen "Supalonely", seigarrenetik postu bat gora eginda. Atzetik, The Weeknden "Blinding Lights"ek jarraitzen du.

Azkenik, honako hiru hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Gatiburen "Bixotzetik" (8), Powfu eta Beabadoobeeren "Death Bed" (9) eta ETSk eta Green Valleyk elkarlanean grabatutako "Logela Honetan".

1.- J BALVIN: Rojo

2.- IZARO: Libre

3.- SKAKEITAN: Bi Minutu

4.- BELAKO: Tie Me Up 

5.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely

6.- BULEGO: Hegan

7.- THE WEEKND: Blinding Lights

8.- GATIBU: Bixotzetik

9.- POWFU ft. BEABADOOBEE: Death Bed

10.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan

Zerrenda osoa, hemen.