Gatiburen "Bixotzetik", Top Gaztea zerrendaren gorenean

Entzuleen botoei esker, bigarrenean geratu da Izaroren "Libre", hamar postu gora eginda, eta J Balvinen "Rojo" kantua sailkatu da hirugarren.
Zetak
Zetak

Gatiburen "Bixotzetik" abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen postuari eutsi dio bigarren astez. Jarraian, Izaro Andresen "Libre" dago, hamar postu gora egin ostean. Asteko beste gorakada esanguratsuenetakoa J Balvinen "Rojo" arrakastak izan du, eta, hala, podiuma osatuko du, hirugarrenean geratu baita.

Skakeitanen "Bi Minutu" kantua dago laugarren, The Weeknden "Blinding Lights" bosgarren eta Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" seigarren.

Bestetik, lau toki galdu dituzte X Ambassadors taldekoek, eta zazpigarrenean baitago "Boom" proposamena. Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" ere atzera egiten ari da, bosgarrenetik zortzigarrenera, hain zuzen ere.

Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: La Topadoraren "7 Vidas" (9) eta Belakoren "Tie Me Up".

1.- GATIBU: Bixotzetik

2.- IZARO: Libre

3.- J BALVIN: Rojo

4.- SKAKEITAN: Bi Minutu

5.- THE WEEKND: Blinding Lights

6.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

7.- X AMBASSADORS: Boom

8.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa

9.- LA TOPADORA: 7 Vidas

10.- BELAKO: Tie Me Up

Zerrenda osoa, hemen.