Konfinamendu garairako Instagram filtro berezia sortu dugu Gaztean: Hitzen Erronka!
Joko berria proposatu nahi dizuegu etxeko egonaldia arintzeko. Egokitzen zaigun hizkiaz hasten den hitzak esan beharko dituzu.
Jon Fernandez
Joko berria proposatu nahi dizuegu konfinamendu garairako. Filtro berezi bat sortu dugu Instagramen erabiltzeko. Egokitzen zaizuen hizkiaz hasten diren hiru hitz esan beharko dituzu, gai jakin batekin lotuta.
Nola joka dezakezue?
Oso erraza da erabiltzea:
-Jarraitu @gaztea_irratia kontua Instagramen.
-Filtroen leihotxoan sakatu "Hitzen Erronka" filtroa.
-Probatu eta gorde zure kameran.
-Instagram Storieseko kameran gordeta izango duzu, filtroa noiznahi erabiltzeko.
Animatu eta zorte on!!