Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiarentzat izan da Top Gazteako lehen postua
Aste honetan, Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen postua, entzuleen botoei esker, hirugarren tokitik bi postu gora eginda. Bigarren geratu da The Weeknden "Blinding Lights", eta Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" dago ondoren, Top Gaztea zerrendaren podiuma osatzen.
Hurrengo hiru tokiak berdin mantendu dira: Gatiburen "Bixotzetik" (4), Doja Caten "Say So" (5) eta X Ambassadorsen "Boom" (6).
Jarraian, Skakeitanen "Bi Minutu" kantuak toki bat gora egin du eta zazpigarren jarri da. Atzetik, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean egindako "Euri Artean" dago (8).
Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Lady Gagaren "Stupid Love" (9) eta Saint JHNen "Roses" (10).
1.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz
2.- THE WEEKND: Blinding Lights
3.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa
4.- GATIBU: Bixotzetik
5.- DOJA CAT: Say So
6.- X AMBASSADORS: Boom
7.- SKAKEITAN: Bi Minutu
8.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean
9.- LADY GAGA: Stupid Love
10.- SAINT JHN: Roses
Zerrenda osoa, hemen.