Weekdnen "Blinding Ligths", Top Gaztea zerrendaren lehen tokian
Aste honetan, The Weeknden "Blinding Lights" abestiak hartu dio aurrea Karol G eta Nicki Minajen "Tusa"ri Top Gaztea zerrendaren lehen tokian. Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" proposamenak, berriz, hirugarrenari eusten jarraitzen du beste aste batez.
Gatiburen "Bixotzetik" dago jarraian, laugarren, eta Doja Caten "Say So" bosgarren, apurka-apurka gora egiten ari baita entzuleen botoei esker. X Ambassadorsen "Boom" indarra hartzen ari da, beste toki bat gora egin ostean. Jarraian, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean abestutako "Euri Artean" dago zazpigarren.
Azkenik, honako hiru pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Skakeitanen "Bi Minutu" (8), Dua Liparen "Don't Start Now" (9) eta Lady Gagaren "Stupid Love" (10).
1.- THE WEEKND: Blinding Lights
2.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa
3.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz
4.- GATIBU: Bixotzetik
5.- DOJA CAT: Say So
6.- X AMBASSADORS: Boom
7.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean
8.- SKAKEITAN: Bi Minutu
9.- DUA LIPA: Don't Start Now
10.- LADY GAGA: Stupid Love
Zerrenda osoa, hemen.