"Tusa" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokia
Astez aste postuak irabazten aritu ostean, Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" arrakastak Top Gaztea zerrendaren lehen postuan kokatzea lortu du. Bigarren eta hirugarren, joan den asteko kanta berberak daude, hurrenez hurren: The Weeknden "Blinding Lights" eta Zetaken "Nirekin Topatu Naiz".
Izaroren "Paris" abestiak hiru toki galdu ditu, eta laugarren dago. Atzetik, bosgarren, Doja Caten "Say No" proposamena daukagu. Indarra apur bat galduta, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean abestutako "Euri Artean" dago seigarren. Ondoren, zazpigarrenera iritsi da Saint Jhnen "Roses".
Azkenik, honako hiru pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "Don't Start Now" (8), Gatiburen "Bixotzetik" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).
1.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa
2.- THE WEEKND: Blinding Lights
3.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz
4.- IZARO: Paris
5.- DOJA CAT: Say So
6.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean
7.- SAINT JHN: Roses
8.- DUA LIPA: Don't Start Now
9.- GATIBU: Bixotzetik
10.- ETS: Aukera Berriak
Zerrenda osoa, hemen.