Izaroren "Paris" abestiak Top Gaztearen gailurrean jarraitzen du

The Weeknden "Blinding Lights" bigarren dago, postu bat irabazita. Podiuma osatuko du Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak, hirugarrenean.

Izarok Parisi abesti bat idatzi dio

Izaroren "Paris" abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen tokiari eutsi dio, beste aste batez. The Weeknden "Blinding Lights" proposamenak bigarren postua lortu du, toki bat gora eginda. Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak osatuko du aste honetako podiuma. Entzuleen botoei esker, gora egiten ari da astez aste "Tusa" arrakasta, Karol G eta Nicki Minajen eskutik (4). Indarra galtzen ari da, bestetik, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean abestutako "Euri Artean", bigarrenetik bosgarrenera jaitsita.

Seigarren kokatu da Doja Caten "Say No"; zazpigarren, Harry Stylesen "Adore You"; eta, zortzigarren, Dua Liparen "Don't Start Now".

Azkenik, honako bi pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Willis Drummonden "Lehentasuna" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- IZARO: Paris

2.- THE WEEKND: Blinding Lights

3.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

4.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa

5.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

6.- DOJA CAT: Say So

7.- HARRY STYLES: Adore You

8.- DUA LIPA: Don't Start Now

9.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.