Izarok Top Gazteako lehen postua lortu du "Paris" kantuarekin
Aste honetan, Izarok hartu die lekukoa Xabi Solanori eta Mareni, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian. Izan ere, entzuleen botoei esker, mallabiarraren "Paris" kantuak lortu du zerrendaren gailurrean kokatzea. Hala, "Euri Artean" abestiak bigarrenera egin du behera. Hirugarrenari eutsi dio, bere aldetik, The Weeknden "Blinding Lights" proposamenak.
Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak ere toki berean jarraitzen du, laugarrenean. Bestetik, astez aste gora egiten ari da "Tusa" arrakasta, Karol G eta Nicki Minajen eskutik, zortzigarrenetik bosgarrenera heldu baita. Ondoren, seigarren dago Harry Stylesen "Adore You" , eta zazpigarren, Willis Drummonden "Lehentasuna".
Azkenik, honako bi pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "Don't Start Now" (8), Doja Caten "Say No" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).
1.- IZARO: Paris
2.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean
3.- THE WEEKND: Blinding Lights
4.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz
5.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa
6.- HARRY STYLES: Adore You
7.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna
8.- DUA LIPA: Don't Start Now
9.- DOJA CAT: Say So
10.- ETS: Aukera Berriak
Zerrenda osoa, hemen.