Irratiaren Egunaren ospakizuna, Gaztearen kontu!

Gaur, Irratiaren Nazioarteko Eguna dela eta, opariak banatuko ditugu entzuleen artean. Guztia, gure kontu izango da.
Irratiaren Nazioarteko Eguna
Irratiaren Nazioarteko Eguna

Irratiaren Nazioarteko Eguna berezia izango da Gaztean. Izan ere, ohiko musika eta dibertsioaz gain, opariak ere banatuko ditugu entzuleen artean. Horretarako, WhatsApp bidez audio mezu bat bidaltzea eskatuko dizuegu 688 60 50 50 zenbakira, entzun nahiko zenukeen abestia aurkeztuz.

Ondoren, egun osoan zehar, gure deia jaso dezakezu, eta "Gaztearen kontura" erantzunez gero, opari bat bidaliko dizugu. Bluetooth bozgorailu zoragarriak ditugu zuentzat.

Ez ahaztu! Gaztean, Nazioarteko Irratiaren Egunean, dena gure kontu!