Suaren 'Ordu Beltzak' Top Gaztea zerrendaren lehen postura iritsi da

Izaroren eta Xoel Lopezen 'Invierno a la Vista' geratu da bigarren, eta Maroon 5en 'Memories', hirugarren.
Sua
Sua

Sua taldearen "Ordu Beltzak" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua. Aurtengo Maketa Lehiaketako irabazleena da, beraz, zerrendaren gailurra. Hiru postu gora egin ostean, bigarrenean kokatu dira Izaro eta Xoel Lopez "Invierno a la Vista"rekin. Hirugarren dago Maroon 5, "Memories" arrakastari esker.

Ondoren, Skakeitanen "Ezpainetan Odola" dago laugarren; ETSren "Aukera Berriak" bosgarren eta Zea Maysen "Kea", seigarren.

Niall Horan dago jarraian zazpigarren postuan, "Nice To Meet Ya"ren erritmoan. Coldplaykoen "Orphans" abestiak, bere aldetik, zortzigarren postuari eutsi dio. Zortzi postu behera eginda, bederatzigarren geratu da Zetaken "Pater Noster". Azkenik, Dua Liparen "Don't Start Now" kantuak itxiko du 'Top 10' zerrenda.

1.- SUA: Ordu Beltzak

2.- IZARO / XOEL LOPEZ: Invierno a la Vista

3.- MAROON 5: Memories

4.- SKAKEITAN: Ezpainetan Odola

5.- ETS: Aukera Berriak

6.- ZEA MAYS: Kea

7.- NIALL HORAN: Nice to Meet Ya

8.- COLDPLAY: Orphans

9.- ZETAK: Pater Noster

10.- DUA LIPA: Don't Start Now

Zerrenda osoa, hemen.