Post Malonen 'Circles' abestiak eutsi dio Top Gaztearen lehen postuari

Xsakararen 'Gerlari Kemena' geratu da bigarren, eta Miley Cyrusen 'Slide Away', hirugarren.
Post Malone
Post Malone

Post Malonen 'Circles' abestiak eutsi dio bigarren astez Top Gaztea zerrendaren lehen postuari. Xsakara rap-musikari bermeotarra dago bigarren, 'Gerlari Kemena' proposamenarekin, eta hirugarren Miley Cyrusen 'Slide Away'. 'Dance Monkey' piezak jarraitzen du, bigarren astez, Top Gaztea zerrendaren laugarren postuan.

Bosgarrenera gora egin du Zetaken 'Pater Noster' kantuak, eta seigarrenera, bere aldetik, Maroon 5en 'Memories' arrakastak. Skakeitan taldearen disko berriko aurrerapenak gorakada nabarmena izan du aste honetan, hamaikagarrentik zazpigarrenera jauzi egin baitu 'Ezpainetan Odola' abestiak.

Kygo eta Whitney Houstonen 'Higher Love' dago zortzigarren eta Camila Cabelloren Liar bederatzigarren. Azkenik, indartsu sartu da Top 10ean Sua talde bizkaitarraren 'Ordu Beltzak' proposamen berria.

1.- POST MALONE: Circles

2.- XSAKARA: Gerlari Kemena

3.- MILEY CYRUS: Slide Away

4.- TONES AND I: Dance Monkey

5.- ZETAK: Pater Noster

6.- MAROON 5: Memories

7.- SKAKEITAN: Ezpainetan Odola

8.- KYGO ft. WHITNEY HOUSTON: Higher Love

9.- CAMILA CABELLO: Liar

10.- SUA: Ordu Beltzak

Zerrenda osoa, hemen.