Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 'Oihua!' lehiaketa antolatu du

35 urte arteko sortzaile berria bazara eta euskaraz fantasiazko eta beldurrezko film labur bat egiteko gidoia baduzu, hartu parte erronka honetan!
Oihua! lehiaketa
Oihua! lehiaketa

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 'Oihua!' lehiaketa antolatu du. Larrotxene Bideok, Donostiako Beldurrezko Asteak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundeak ekimen berria ipini dute martxan, Gaztearekin batera. 35 urte arteko sortzaile berri bazara eta euskaraz fantasiazko eta beldurrezko film labur bat egiteko gidoia baduzu, hartu parte erronka honetan!

Oso erraza da:

-Aurkeztu zure gidoia eta zure datu guztiak 2019ko abenduaren 19a baino lehen.

-Batzorde batek proiektu bat aukeratuko du eta bideratu egingo du.

-Paul Urkijo ('Errementari') zuzendaria izango da proiektuaren arduraduna.

-Larrotxene Bideoren baliabideak erabiliko dituzte.

-2020an film laburra ekoizteko poltsa ekonomikoa egongo da.

-Proiektua Gipuzkoan filmatu beharko da osorik.

-Egindako lana 2020ko Beldurrezko Astean aurkeztuko da.

Oinarri eta informazio guztia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen webgunean dago.

Saria

Aukeratutako sariak 300 euroko ordainsaria jasoko du, egile-eskubideen truke. Horrez gain, film laburrak Larrotxene Bideoren ekoizpen baten tratamendua izango du, zinemaldietan izena emateko eta litezkeen sariak jasotzeko.