Tones and Iren 'Dance Monkey' kantua, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian
Aldaketa izan dugu aste honetan Top Gaztea zerrendaren gorenean. Izan ere, Tones and I australiarraren Dance monkeyk hartu dio aurrea Xatiroren Beldurrik gabe abestiari. Bien atzetik, hirugarren geratu da Post Malonen Circles.
Entzuleen botoei esker, Amaia Romero nafarrak gora egiten jarraitzen du astez aste, Quedará en nuestra mente arrakastarekin, laugarren baitago. Atzetik, Miley Cyrusen Slide Away geratu da bosgarren, bederatzigarrenetik lau toki irabazita. Ondoren, Kygo eta Whitney Houstonen Higher love dago seigarren eta Rosaliaren eta Ozunaren Yo x Ti, Tu x mi zazpigarren.
Top 10 zerrendako azken hiru tokietan, honako hiru pieza hauek daude aste honetan: Xsakararen Gerlari kemenak (8), DJ Regarden Ride it (9) eta Elyellaren eta Rural Zombiesen Narcotic (10).
1.- TONES AND I: Dance monkey
2.- XATIRO: Beldurrik gabe
3.- POST MALONE: Circles
4.- AMAIA: Quedará en nuestra mente
5.- MILEY CYRUS: Slide away
6.- KYGO ft. WHITNEY HOUSTON: Higher love
7.- ROSALIA/OZUNA: Yo x Ti, Tu x Mi
8.- XSAKARA: Gerlari kemenak
9.- DJ REGARD: Ride it
10.- ELYELLA/RURAL ZOMBIES: Narcotic
Zerrenda osoa, hemen.