'Narcotic' abestia iritsi da Top Gaztea zerrendaren gorenera

Amaiaren 'Quedará en nuestra mente' geratu da bigarren, eta Xatiroren 'Beldurrik Gabe', hirugarren.
Elyella ft. Rural Zombies
Elyella ft. Rural Zombies

Hirugarrenetik bi postu gora eginda, lehen tokian jarri da aste honetan Elyellaren eta Rural Zombiesen "Narcotic". Amaiaren "Quedará en Nuestra Mente" abestiak, bere aldetik, bigarrenera egin du behera, eta hirugarren geratu da Xatiroren "Beldurrik Gabe". 

Tones And I australiarraren "Dance Monkey" laugarren aurkituko dugu aste honetan, astez aste postuetan gora egiten ari baita. Bosgarren dago Rosaliaren eta Ozunaren "Yo x Ti, Tu x Mi", eta seigarren, Gatiburen "Ez Naz Makurtuko".

Kygo eta Whitney Houstonen "Higher Love" arrakastaren gorakadak ez du etenik, eta zazpigarrenean kokatu da, entzuleen botoei esker. Top 10 zerrendako azken hiru sailkatuak honako hauek dira: Post Maloneren "Circles", Miley Cyrusen "Slide Away" eta Lewis Capaldiren "Someone You Loved".

1.- ELYELLA/RURAL ZOMBIES: Narcotic

2.- AMAIA: Quedará en nuestra mente

3.- XATIRO: Beldurrik Gabe

4.- TONES AND I: Dance Monkey

5.- ROSALIA/OZUNA: Yo x Ti, Tu x Mi

6.- GATIBU: Ez Naz Makurtuko

7.- KYGO ft. WHITNEY HOUSTON: Higher Love

8.- POST MALONE: Circles

9.- MILEY CYRUS: Slide Away

10.- LEWIS CAPALDI: Somene You Loved

Zerrenda osoa, hemen.