Mahmooden 'Soldi' 'Top Gaztea' zerrendaren lehen postura iritsi da
Mahmooden eta Maikel Delacalleren "Soldi" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokian. Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren "Señorita" abestiak, berriz, bigarrean geratu da. Hirugarren tokian, Zetak proiektuaren "Errepidean" kantua sailkatu da.
Jarraian, Rosaliaren "Millonaria" arrakasta gora egiten ari da astez aste, laugarrenera heldu baita aste honetan. Sam Smithen "How Do You Sleep" ere gora egiten ari da indartsu, entzuleen botoei esker; Izan ere, hamargarrenetik bosgarrenera heldu da. Gatiburen Azken Indioak diskoko proposamen berriak ere ez du etenik, eta sei postu gora egin ostean, seigarren daukagu "Ez Naz Makurtuko".
Lewis Capaldiren "Someone You Loved" kantuak indarra galdu du aste honetan, seigarrenetik zazpigarrenera jaitsi baita. Huntzakoak zortzigarrenean daude, "Buruz Behera" melodiaren erritmoan. Bederatzigarrenari eutsi diote Lil Nasek eta Billy Ray Cyrusek "Old Town Road" kantuarekin. Hamar abesti bozkatuenen zerrenda Esne Beltzak ("Izar") itxi du.
1.- MAHMOOD ft. MAIKEL DELACALLE: Soldi
2.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita
3.- ZETAK: Errepidean
4.- ROSALIA: Milionaria
5.- SAM SMITH: How Do You Sleep
6.- GATIBU: Ez Naz Makurtuko
7.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved
8.- HUNTZA: Buruz Behera
9.- LIL NAS ft. BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)
10.- ESNE BELTZA: Izar
Zerrenda osoa, hemen.