Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren 'Señorita', Top Gaztearen gorenean

Bigarrenean geratu da Zetaken 'Errepidean', eta hirugarren, berriz, Lewis Capaldiren 'Somenone You Loved'.
Camilla Cabello: Señorita
Camilla Cabello: Señorita

Shawn Mendesek eta Camilla Cabellok elkarlanean egindako "Señorita" abestiarekin lortutako arrakastaren isla Gazteara ere iritsi da, 'Top Gaztea' zerrendaren lehen postuan baitago aste honetan. Bigarren tokian, Pello Reparazen Zetak proiektuaren "Errepidean" kantua sailkatu da. Hirugarrenean, berriz, Lewis Capaldiren "Someone You Loved" dago.

Jarraian, Huntzakoek gora egiten jarraitzen dute astez aste. Hala, laugarrenean ditugu aste honetan, "Buruz Behera" melodiaren erritmoan. Bosgarrenari eutsi dio, bere aldetik, Lizzok ("Truth Hurts"). Bost postu gora eginda, seigarren tokia lortu dute Mahmoodek eta Maikel Delacallek "Soldi"rekin. Bestalde, zerrendan indarra galtzen ari da Esne Beltzaren "Izar" proposamena, eta laugarrenetik zazpigarrenera egin du.

Azkenik, 'Top 10'aren azken hiru postuetan sailkatu dira Lil Nasen eta Billly Ray Cyrusen "Old Town Road" (zortzigarren), Rosaliaren "Millonaria" (bederatzigarren) eta Ed Sheeranen eta Justin Bieberren "I Don't Care".

1.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita

2.- ZETAK: Errepidean

3.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

4.- HUNTZA: Buruz Behera

5.- LIZZO: Truth Hurts

6.- MAHMOOD ft. MAIKEL DELACALLE: Soldi

7.- ESNE BELTZA: Izar

8.- LIL NAS ft. BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

9.- ROSALIA: Millonaria

10.- ED SHEERAN ft. JUSTIN BIEBER: I Don't Care

Zerrenda osoa, hemen.