Gazteak bat egingo du Zaporeak ekimen solidarioarekin

Joseba Sacristan Gazteako esatariak Lesbosera egingo du bidaia, han errefuxiatuei laguntzen egiten duten lana erakusteko.
Joseba Sacristan: Zaporeak
Joseba Sacristan: Zaporeak

Zaporeak ekimen solidarioarekin bat egingo du Gaztean. Izan ere, Joseba Sacristan gure lankideak Lesbosera bidaia egingo du ekainaren 2tik 6ra, errefuxiatuei laguntzeko han egiten den lanaren berri emateko.

Moriako kanpamenduan bizi diren 1.500 pertsona errefuxiatuentzako otordu duinak prestazten ditu egunero Zaporeak elkarteak, 2019ko otsailaren 11n han jarritako sukaldean. Boluntario gazteen bila dabil orain elkartea, eta helburu hori betetzeko asmoz antolatu dugu bidaia.

Zer-nolako lana egiten den kontatuko digu egunero Josebak, zuzeneko konexioak eginez.

Laster emango dizuegu informazio gehiago.