Berri Txarraken 'Zaldi Zaurituak', Top Gaztea zerrendaren lehen tokian
Berri Txarraken "Zaldi Zauritua" abestia Top Gaztea zerrendaren gorenean kokatu da aste honetan, azken asteotan nabarmen gora egin eta gero. Horrenbestez, lehen postua galdu dute Calvin Harris eta Rag'n'Bone Manen "Giant" arrakastak. Mabel artista gaztearen "Don't Call Me Up" dago hirugarren, EraBaterakoen "Isilean" laugarren eta Lewis Capaldi Top 5ean sartu da, "Someone You Loved" proposamenarekin.
Ondoren, Ariana Grande dago seigarren, "7 Rings"en erritmoan. Zazpigarren jarraitzen dute, bere aldetik, Miley Cyrusek eta Mark Ronsonek, "Nothing Breaks Like a Heart" kantuarekin. Bestalde, Jonas Brothers anaiak indartsu itzuli dira "Sucker"i esker, gora egiten ari baitira entzuleen botoei esker. Zortzigarren hasi dute astea.
Hamar abesti bozkatuenen zerrenda Don Patriciok eta Cruz Cafunek osatzen dute aste honetan, bederatzigarren lekua lortu dutelako "Contando lunares"en doinuan. Eta, azkenik, Yo Ciervo hirukote donostiarra hamargarren geratu da, "Mundu honetan" abestiarekin.
1.- BERRI TXARRAK: Zaldi Zauritua
2.- CALVIN HARRIS ft. RAG'N'BONE MAN: Giant
3.- MABEL: Don't Call Me Up
4.- ERABATERA: Isilean
5.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved
6.- ARIANA GRANDE: 7 Rings
7.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart
8.- JONAS BROTHERS: Sucker
9.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares
10.- YO CIERVO: Mundu honetan
Zerrenda osoa, hemen.