'Giant' arrakastak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua
Azken asteotan etengabe gora egin ostean, lehen postua lortu dute Calvin Harrisek eta Rag'n'Bone Manek "Giant" arrakastarekin. Berri Txarraken "Zaldi Zauritua"k nabarmen egin du gora, bosgarrenetik bigarrenera. Hirugarren dago, bere aldetik, Ariana Granderen "7 Rings". Lehenengoan astebete egon ostean, laugarrenera egin dute behera Yo Ciervo taldeko donostiarrek, "Mundu honetan" abestiarekin.
Ondoren, Mabel artista gaztearen "Don't Call Me Up" etengabe ari da postuak irabazten, bosgarren kokatu baita. EraBaterakoak ere gora egiten ari dira, eta aste honetan seigarren ikusiko ditugu zerrendan, "Isilean" kantuarekin. Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" proposamena, berriz, indarra galtzen ari da, eta zazpigarren geratu da.
Azkenik, honako hauek dira hamar abesti bozkatuenen zerrenda itxiko duten abestiak: Lewis Capaldiren "Someone You Loved" zortzigarren, Jonas Brothersen "Sucker" bederatzigarren, eta Ava Maxen "Sweet But Psycho" geratu da hamargarren.
1.- CALVIN HARRIS ft. RAG'N'BONE MAN: Giant
2.- BERRI TXARRAK: Zaldi Zauritua
3.- ARIANA GRANDE: 7 Rings
4.- YO CIERVO: Mundu honetan
5.- MABEL:Don't Call Me Up
6.- ERABATERA: Isilean
7.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart
8.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved
9.- JONAS BROTHERS: Sucker
10.- AVA MAX: Sweet But Psycho
Zerrenda osoa, hemen.