Yo Ciervoren 'Mundu Honetan' kantua, Top Gaztea zerrendaren gorenean

Calvin Harris eta Rag'N'Bone Man dago bigarren 'Giant' abestiarekin eta Ariana Grandek bi postu egin ditu behera, hirugarren baitago aste honetan '7 Rings'.
Yo Ciervo
Yo Ciervo

Yo Ciervoko donostiarren "Mundu honetan" abestiak lortu aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua, entzuleen botoei esker. Calvin Harris eta Rag'n'Bone Man gora doaz astez aste, "Giant" arrakastarekin, bigarren baitaude. Ariana Granderen "7 Rings" kantak, berriz, lehen postua galdu du eta hirugarren kokatu da. Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" proposamena indarra galtzen ari da, eta laugarren geratu da.

Gora egiten ari da, ordea, Berri Txarraken "Zaldi Zauritua", zazpigarrenetik bosgarrenera iritsi delako aste honetan. Era berean, postuak irabazten ari da astez aste Mabel (seigarren) artista gaztea, "Don't Call Me Up" arrakastarekin. 

Ondoren, EraBaterakoak daude zazpigarren ("Isilean"); Lola Indigo eta Mala Rodriguez zortzigarren, "Mujer Bruja" abestiarekin; Lauv eta Troye Sivanen "I'm so tired" bederatzigarren; eta, azkenik, Ava Maxen "Sweet But Psycho" geratu da hamargarren.

1.- YO CIERVO: Mundu honetan

2.- CALVIN HARRIS ft. RAG'N'BONE MAN: Giant

3.- ARIANA GRANDE: 7 Rings

4.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

5.- BERRI TXARRAK: Zaldi Zauritua

6.- MABEL: Don't Call Me Up

7.- ERABATERA: Isilean

8.- LOLA INDIGO & MALA RODRIGUEZ: Mujer Bruja

9.- LAUV & TROYE sIVAN: I'm So Tired

10.- AVA MAX: Sweet But Psycho

Zerrenda osoa, hemen.