Rosaliak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendako lehen postua
Rosaliaren "Pienso en tu Mira" abestia dago aste honetan Gaztearen Top Gaztea zerrendaren gorenean. Lady Gagaren eta Bradley Cooperren "Shallow" kantak, berriz, bigarren postura egin du behera. Podiumeko hirugarren lekua Imagine Dragonsen "Natural"entzat da, entzuleen botoei esker laugarrenetik gora egin ostean.
EraBaterakoen "Aurrez Aurre" laugarren dago. "Taki Taki"ren melodiak bi postu egin ditu gora, zazpigarrenetik bosgarrenera. Twenty One Pilotsen "My Blood" indartsu ari da hobetzen, seigarrenera iritsi baita hamargarrenetik. Ondoren, Nogen eta La M.O.D.A.ren "Ez da Ondo Aterako" kantak lortu du zazpigarren tokia. Marshmellok eta Bastillek zortzigarren jarraitzen dute, "Happier"en erritmoan, Calvin Harris eta Sam Smith bederatzigarren daude, "Promises" melodiarekin, eta Dua Lipa sartu da 'Top 10' zerrendan, "Kiss and Make Up"i esker.
1.- ROSALIA: Pienso en tu Mirá
2.- LADY GAGA / BRADLEY COOPER: Shallow
3.- IMAGINE DRAGONS: Natural
4.- ERABATERA: Aurrez aurre
5.- DJ SNAKE ft. SELENA GOMEZ, OZUNA & CARDI B: Taki Taki
6.- TWENTY ONE PILOTS: My Blood
7.- NOGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako
8.- MARSHMELLO ft BASTILLE: Happier
9.- CALVIN HARRIS & SAM SMITH: Promises
10.- DUA LIPA: Kiss and Make Up
Zerrenda osoa, hemen.