Niña Coyote eta Chico Tornadok bira iragarri du AEBn eta Mexikon
Talde donostiarra disko berria grabatzen ari da, eta lan horretako hainbat abesti zuzenean aurkeztuko dituzte kontzertu horietan.
Niña Coyote eta Chico Tornado
Niña Coyote eta Chico Tornado talde donostiarrak kontzertu-bira iragarri du AEBn eta Mexikon azaroan eta abenduan. Disko berria grabatzen ari da orain, eta horietako hainbat abesti zuzenean aurkeztuko ditu emanaldi horietan.
Proiektu berria 2019ko otsailean kaleratuko duela azaldu du bandak.
Honako hauek dira aurreikusitako kontzertuak:
Azaroak 24: San Francisco
Abenduak 1: Los Angeles
Abenduak 6: San Diego
Abenduak 7: Tijuana
Abenduak 8: Mexicali
Abenduak 14: Guadalajara
Abenduak 16: CDMX