EraBatera taldeak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen postua aste honetan
EraBaterakoen "Aurrez aurre" abestia dago Gazteako Top Zerrendaren gorenean aste honetan. Lola Indigoren "Ya No Quiero Na", berriz, bigarrenera jaitsi da. Aste honetan, nobedade gisa, Bradley Cooper eta Lady Gagaren "Shallow"ren gorakada nabarmenduko dugu, seigarrenetik hirugarrenera igo baita.
Calvin Harrisen eta Sam Smithen "Promises" abestia laugarren dago aste honetan; Imagine Dragonsen "Natural" bosgarren, eta Marshmello eta Bastille seigarren daude, entzuleen botoei esker, "Happier"en erritmoan.
Ondoren, "Taki Taki"ren doinua du zerrendako zazpigarren postuak. Horrez gain, Rosalia ere gora doa etengabe astez aste, "Pienso en tu Mirá" arrakastarekin zortzigarren baitago.
Bederatzigarrenean Xabi Baldiniren proiektu berriko proposamen bat dago: "Begibakarraren Bidaia". Bomba Stereok itxiko du aste honetan Gazteako Top Zerrenda, hamargarrenean.
1.- ERABATERA: Aurrez aurre
2.- LOLA INDIGO: Ya No Quiero Na
3.- LADY GAGA / BRADLEY COOPER: Shallow
4.- CALVIN HARRIS & SAM SMITH: Promises
5.- IMAGINE DRAGONS: Natural
6.- MARSHMELLO ft BASTILLE: Happier
7.-DJ SNAKE ft. SELENA GOMEZ, OZUNA & CARDI B: Taki Taki
8.- ROSALIA: Pienso en tu Mirá
9.- XABI BANDINI: Begibakarraren Bidaia
10.- BOMBA STEREO: To My Love (Tainy Remix)
Zerrenda osoa, hemen.