Lola Indigoren 'Ya No Quiero Na', Top Gaztearen gorenean
Lola Indigok lortu du aste honetan Gazteako Top Gaztea zerrendaren lehen postua, "Ya No Quiero Na" kantuarekin, azken asteotan indartsu gora egin eta gero. Calvin Harrisen eta Sam Smithen "Promises" abestiak bigarrenera egin du behera. EraBaterakoen "Aurrez aurre" kantua, ordea, gora egiten ari da astez aste, eta hirugarren ekin dio asteari. Marshmello eta Bastille laugarrenean daude, entzuleen botoei esker, "Happier"en erritmoan.
George Ezraren "Shotgun" bosgarren dago aste honetan. Horrez gain, Silk City eta Dua Liparen "Electricity" kantuak lortu du seigarren postua. Dean Lewisek tinko eutsi dio beste aste batez zazpigarrenari, "Be Alright"ekin. Maroon 5 taldeak behera egin du, bosgarrenetik zortzigarrenera.
Bomba Stereo 'Top 10' zerrendan sartu zen joan den astean eta bederatzigarren jarraitzen du. Azkenik, Imagine Dragonsen "Natural" lanak itxi du aste honetan kantu bozkatuenen zerrenda.
1.- LOLA INDIGO: Ya No Quiero Na
2.- CALVIN HARRIS & SAM SMITH: Promises
3.- ERABATERA: Aurrez aurre
4.- MARSHMELLO ft BASTILLE: Happier
5.- GEORGE EZRA: Shotgun
6.- SILK CITY ft. DUA LIPA: Electricity
7.- DEAN LEWIS: Be Alright
8.- MAROON 5 ft. CARDI B: Girls Like You
9.- BOMBA STEREO: To My Love (Tainy Remix)
10.- IMAGINE DRAGONS: Natural
Zerrenda osoa, hemen.